Inauteriak iragarriz, Kaldereroak

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Kriseilu, lapiko, pertzak, bu­rruntzali eta eltzeak; ho­ri­ek de­nak konpontzen trebe­ak di­ra, Hungariako Kalde­re­ro­ak.
Atzo arratsaldean Eliza­txo eta Langile ikaste­txe­e­ta­ko ikasleek astindu zituzten mailuak, paderen kontra, eta gaurkoan, Elur Txoriko konpartsa aterako da, gaueko 21:00etan.

Elur Txoritik, herrira
Afari-merienda egingo dute Elur Txorin 19:30etan, izena eman dutenek, eta 21:00etan aterako dira paderak mai­luekin zartatzera. Handik Lizeaga auzoan barrena egingo dute buelta, eta Kaxkora joko dute gero, umore ona zabaltzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!