PSE-EEren egoitzako pintadak, «lekuz kanpo»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Ostegun goizaldean Hernaniko PSE-EEren egoitzan «mehatxua adie­razten duten hainbat pin­tada» agertu zirela medio, pren­tsa oharra bidali du EH Bilduk, gertaera salatzeko.

«Erabateko desadostasuna»
EH Bilduk azaldu du lehenago ere izan direla horrelako pintadak; «Alderdi Sozialistak egoitza be­rria martxan jarri zuenetik ez da hau gertatzen den lehenengo aldia».
Hori horrela, gertaera salatu du. «Hernaniko EH Bildutik gure erabateko desadostasuna adie­razi nahi dugu, eta era honetako ekintzak lekuz kanpo daudela eta guztiz salagarriak direla azaldu. Ezkertiar eta independentistok hartutako bidearekin ez datoz bat, eta gure estrategiatik kanpo kokatzen diren ekintzak dira».

Lanean jarraitzeko borondatea
Era berean, EH Bilduk azaldu du denbora dela, «Hernanin bizi­ki­de­tza eta normalizazio poli­ti­ko­a­ren alde lanean» ari direla, baina onartzen du «aurretik lan haun­dia» dutela, «herritarrek sufritu dituzten eta sufritzen ari diren es­kubideen urraketak erabat de­sagertu arte». Zentzu horretan, «de­non parte hartzea eta el­karrekin pausuak ematea be­harrezkoa» dela azaldu du, eta «bi­de horretan lanean elkarrekin ja­rraitzeko borondatea eta kon­promisoa berretsi» ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!