Eztarriak sano eta makilak prest, santa eskerako

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Atzoko eguna ere apro­be­txatu zuten Langile eta Inmakulada ikastetxeetako ikasleek, ohitura zaharrak berritzeko; atzo aritu bai­tziren santa eskean, eskolan.
Baina gaurkoa da Santa Ageda bezpera, eta herrian barrena oles eta oles ari­tzeko zita jarri dute hainbat talde eta abesbatzak.

Ohitura Zaharrak, aurrena
Kalera ateratzen aurrenak izango dira Ohitura Za­harrak abesbatzako kideak; arratsaldeko 17:45etan jarri dute zita, Milagrosan.
Handik pixka batera, Kantuz abesbatza aterako da. Hauek ere Milagrosan jarri dute hitzordua; arra­tsaldeko 18:30etan.
Bi taldeak kalejiran ibili­ko dira kopla zaharrak kan­tatu eta makilak astintzen, ama lurra esnarazteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!