Hernanin zazpi partidu, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Asteburu honetan ere, makina bat partidu jokatuko dituzte, pelotari  hernaniarrek. Eta horietako zazpi, Hernanin izango dituzte. Arratsaldeko 15:30etan hasiko da jaialdia gaur, kiroldegiko frontoian, eta bost partidu jokatuko dituzte: alebinek aurrena, eta infantilek gero. Bihar 10:30etatik aurrera, berriz, kadete eta jubenilen partidu bana izango da. Nagusiek, berriz, Zaramagan jokatuko dute bihar, 09:45etan, bertako taldearen kontra. Eta beste zita bat ere badaukate, astean zehar: Doneztebeko Txapelketan ariko da Ioritz Arrieta asteazkenean, Gorritirekin, Baran­diaran eta Santxezen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!