Oleska hasi, eta mozorrotuta, bukatu

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Urtarrila urte berriari desioak eskatuz hasi bazen, Santa Agedari eskean hasiko dute otsaila astigartarrek. Aiztondo abesbatzaren deiari segika, arratsaldeko 19:00etan aterako dira korukideak eta herritarrak udaletxeko plazatik, eta trikitilariek lagunduta zeharkatuko dute herria. Iluntzeko 20:30etan bukatuko dute erronda Ikatzaren parean, eta ondoren, tripak bapo beteko dituzte Ipintzan egingo duten afarian. 

Plaza dantzak, bihar
Bihar ere, ez da musikarik faltako. Hilero bezala, Astigar dantza taldeak plaza dantzetan aritzeko zita jarri baitu: muxikoak, jauziak, branlea, txulalai, fandangoa, arin-arina... dantza tradizional uga­ri dan­tzatzeko aukera izango da Joseba Barandiaran plazan, eguerdiko 12:30etan hasita. 

Inauteriak, gertu
Inauteriak ospatuko dira herrian otsailaren 25 eta 26an, eta horren bueltan ere, hainbat ekintza egingo dituzte: mozorroak prestatzeko tailerrak, euskal inauterien konpartsa... eta baita kaldereroak ere! Hungariatik etorritako pertsonaiek Joseba Barandiaran plazan finkatuko dute beraien kanpamentua iluntzeko 20:00­e­tan, baino lehenago, Ergobia­tik Astigarragarainoko bidea egingo dute, zartagien soinuek lagunduta.

Denentzako aukera
Gazte Asanbladak antolatutako pala txapelketa, hitzaldi eta solasaldiak, zinema... denetarik izango da, aukeran! 

 

Otsaileko agenda


4 Santa Ageda bezperako kantu jira: Aiztondo abesbatza eta trikitaliak Foru plazatik abiatuko dira kalez kale kantuan ibiltzeko. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
5 Plaza dantzak. Muxikoak, jauziak, branlea, txulalai, fandangoa, arin-arina... dantza tradizionalak zuzeneko musikarekin, dantza gustuko duten haur, heldu zein gazteentzat. Antolatzailea: Astigar dantza taldea. Eguer­diko 12:30etan, Joseba Barandiaran plazan.
7, 14, 21, 28 Jakin + programa. Adierazpen artistikoak. Esperientziak trukatu, trebatu, pertsonen bizi-kalitatea hobetu, eta genero ikuspegia lantzeko egitasmoaren barruan, margolaritzan eta zinematografian nabarmendu diren pertsonen biografiak eta lanak aztertuko dira otsailean. Gaztelaniaz. Doan. Izenematea: berdintasuna@astigarraga.eus. Antolatzailea: Harituz elkartea Udalaren Gizarte sailaren babesarekin. 
11 Kaldereroen konpartsa. Ergobiatik irten eta kanpamendua Joseba Barandiaran plazan izango da, 20:00etan. Ondorengo afarira joateko, txartelak Zipotza elkartean salgai daude. Antolatzailea: Zipotza elkartea. 
18 Neska-mutilen pala txapelketa. Gazte Asanbladak antolatua. Izenematea zabalik gaur arte Zipotza kultur elkartean. Prezioa, bikoteko 5 euro.
18 Zinema: Albert. Animazioa. Albert Danimarkako herri txiki batean bizi da, oso bihurria eta baldarra da, eta bere azken bihurrikeriak herri osoa hasarraraziko du. Bere lagun Egonekin batera egindakoa zuzentzen ahaleginduko da. Sarrera 2 euro. Antola­tzailea: Euskera saila. Arratsaldeko 17:00etan, kultur etxean.
20 Zilegi Eskolak: Errefuxiatuen egoera. Hitzaldia Su Hernandezek emango du, Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoako elkarteko kideak, iazko udan izandako bizipenak eta gaur egun errefuxiatuek bizi duten egoeraz hitz egingo du. Antolatzailea: Udaleko euskera saila eta AEK euskaltegia.
24 Evasores, morosos y millonarios vascos, liburuaren aurkezpena. Ahoztar Zelaieta. Eukeraz eta gaztelaniaz. Antolatzailea: Astigarragako Gazte Asanblada.
25 Inauteriak. Joseba Barandiaran plazan (euria egiten badu, Txomiñenea frontoian).

16:30etan, mozorro eta itxuraldatze tailerrak, material berrerabiliekin hainbat mozorro sortzeko edota zure mozorroa osatzeko aurpegia margotzeko.
18:00, disko festa, dantza eta jolasak familia osoarentzat.
19:30, kalean txaranga.

26 Euskal Inauterien Konpartsa. Astigar taldeko dantzariak Ergobiatik abiatuko dira 11:30etan, Goizuetako zahagi dantza, Oriako sorgindantza eta Lantzeko inauteriko dantzak eskaintzeko eta bukaeran, 12:30ak aldera, Joseba Barandiaran plazan Plaza Dantzak izango dira. Euria egiten badu, 12:00etatik aurrera Txomiñenea pelotalekuan.

27 Literatur solasaldia. Jorge Carrerok zuzenduta, hilabete honetan Bohumil Hrabal idazlearen Trenes rigurosamente vigilados liburuaren ingurukoa izango da. Gaztelaniaz. Arratsaldeko 19:30etan, liburutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!