On Bosko krosa bihar, Urnietan barrena

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Hirugarrenez jokatuko da bihar, Urnietan, On Bosko krosa. Salesiarren ikaste­txe­ak antolatu du, eta bertatik abia­tuko da, goizeko 11:00etan. Guztira, 7 kilometroko ibil­bi­dea osatuko dute korrika­la­riek, Urnietako kaleetan ba­rrena, ikastetxean bukatzeko.

Apuntatzeko aukera, internetan edota irteeran
Parte hartu nahi duenak, oraindik ere aukera dauka, apuntatzeko. Gaur, internet bidez eman daiteke izena, www.herrikrosa.eus web orri­an, 10 euroan; eta bihar, irte­eran izango da aukera, goi­ze­ko 09:30etatik 10:30etara; 15 euro izango dira orduan.
67 korrikalari daude apun­tatuta, eta horie­tatik, 23 dira hernaniarrak. 150 lagu­nek izango dute parte hartzeko au­kera, gehienez ere.
Guztien artean, bukaeran zozketa ugari egingo dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!