Sagardotegietara joateko ‘txotx busa’, aurten ere

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Aurreko urteko esperientziari segika, aurten ere Txotx busa, sagardotegietara joateko garraio zerbitzua eskaintzea erabaki du Astigarragako Udalak. Behemendi landa garapenerako elkartearekin elkarlanean jarri zuten zerbitzua martxan asteazkenean. Autobusa Donostia ibilbidetik aterako da aurten, Hernaniko no­rantzako autobus geltokiaren atzean. Zerbitzuaren helburua da, Uda­laren hitzetan, «kotxearen erabilpen arduratsua sustatzea». 

Autobus-zerbitzua, apirilaren 29ra arte
Asteazken honetan hasi dira zerbi­tzua eskaintzen, eta apirilaren 29ra arte luzatuko da. Astelehenetik larunbatera jarriko da zerbitzua, ordutegi desberdinekin. Igandeetan, ez da zerbitzurik emango.
Astelehenetik ostegunera gaueko zerbitzua besterik ez da izango, ilun­tzeko 20:15etatik gaueko 00:00etara. Ostiraletan, aldiz, zertxobait luzeagoa izango da: iluntzeko 20:30etatik gaueko 00:30etara. 
Ordutegia guztiz aldatuko da la­run­batetan; orduan, hiru txandatan banatuko da autobusa erabili ahal izateko aukera: eguerdietan, 13:30e­ta­tik 15:00etara ibiliko da txotx busa; arratsaldez, 16:30etatik 18:00etara; eta gauez, iluntzeko 20:30etatik gaueko 00:30etara. 

Txotx busa, 13 sagardotegietara
2016 urteko arrakasta ikusita, 13 sagardotegietara hurbilduko da aurten Udalak eta Behemendik antolatutako Txotx busa. Hain zuzen dira: Sarasola, Larrarte, Etxeberria, Oyar­bide, Artola, Gurutzeta, Petritegi, Alorrenea, Astarbe, Irigoien, Bere­ziartua, Mina eta Lizeaga. Udalak azaldu du sagardotegi batzuek ez dutela zerbitzua kontratatu, izan ere, «ez dute beharrezkoa ikusten, herrigunetik gertu daudelako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!