Gaur hasiko dira eskolartekoak

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Bergaran emango diote ha­si­e­ra, gaur, Eskolarteko A mailakoen eta Amateurren Txapel­ketari. Labegaraieta kiroldegian izango da, eta goiz eta arratsalde eskainiko dituzte emanaldiak.
Goizean, infantil eta kadeteak ariko dira, 10:00etan hasita. Lau talde izango ditu Her­na­nik: infantil mailan talde bat, kadete B mailan bi talde, eta kadete A mailan, beste bat. Eta bakarka ariko dira zazpi: Oihane Saratxaga, Laura Labo­reria, Oihane Irazabalbeitia, June Elizalde, Ana Lujambio, Maddi Goikoetxea eta Ainara Rueda.
Arratsaldean, berriz, jubenil eta seniorren txanda izango da, eta ariko dira Hernaniko jubenilen taldea, eta beste hiru ba­karka: Maider Galparsoro, Bea­triz Perez eta Patricia Perez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!