Zazpi jardunaldi daramazki Mundarroko mutilen Preferente mailako taldeak partidurik galdu gabe, eta bolada horrekin jarraitzea izango dute helburu gaurkoan ere.
Trintxerperen kontra neurtuko dituzte indarrak gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita, etxean bertan, Zarkumendegiko futbol zelaian.
Aurkari zaila, zelai ezagunean
Gaurko partiduak alde onak eta txarrak izango ditu. Futbol zelaia aski ezaguna da moreentzat, etxean jokatzen baitute. Baina aurkari zaila izango dute aurrez aurre: hirugarren dijoa sailkapenean (Mundarro 13garren) eta 19 puntuko distantzia dago bi taldeen artean.