Euskal Herriko Txapelketetan gaurtik, zortzi palista hernaniar

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Gaur hasiko dira palako Euskal Herriko Txapelketak, eta tartean ariko dira zortzi pa­lis­ta hernaniar. Horietako hiruk, Elite mailakoan joka­tuko dute: Maider Huizi, Aria­ne Arrieta eta Amaia Irazus­ta­barrena. Eta beste bostek, Euskal Herriko Irekian: 1go mailan Amaia Araiztegik, eta 2garren mailan Gutierrez-Sa­ro­be eta Irigoien-Tejedor bi­ko­­teek. Araiztegik, hala ere, Eli­te­koan ere jokatu ahal izango du, ordezko bezala; eta hala egingo du asteburu honetan, Irekian atsedena daukalako.

Zazpi bikote, Elitekoan
Aurten, zazpi bikote ariko di­ra Elite mailako txapelketan, eta bi multzotan ariko dira. A multzoan daude Araiztegi (Aristorenaren ordezko bezala) eta Huizi, bikotea osatuz; eta Arrieta, Murillo­rekin. Elkarren kontra ariko dira, gainera, estreinako partiduan: gaur 16:30etan, Mallabian.
Irazustaba­rrena, berriz, B multzoan ariko da, Ruiz de Larramen­di­ lagun duela. Atse­­dena izango dute, asteburu honetan.
Hiruna partidu jokatuko ditu bakoitzak, eta lau bikote onenak, semifinaletan ariko dira otsailaren 25ean. Finala, martxoaren 4an izango da.

19 talde lehian, Irekian
Euskal Herriko Irekian ariko dira bikote gehiago; guztira, 19 talde, lau probintziatakoak. 1go mailakoan ariko dira zaz­pi bikote, bi multzotan. B multzoan ariko da Araiztegi, Intxurre tal­de­ko Senperena­re­kin, beste bi bikoterekin. Datorren astean dute debuta.
Eta 2garren mailan, 12 tal­dek jokatuko dute, hiru mul­tzotan: Gutierrez eta Sarobe, B multzoan ariko dira; eta Iri­go­ien eta Tejedor, C multzoan.
Gaur egingo dute debuta biek: Atano III frontoian Guti­errez eta Sarobe, Imaztarren kontra, 18:30etan; eta Abetxu­kon Irigoien-Tejedor, La­rrar­te-Aburuzaren kontra, 16:00etan.
Bi mailetako finalak, Eli­tekoarekin ba­te­ra jokatuko dira, martxoaren 5ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!