Herriarteko saioa, igandean Zipotzan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 8a, 01:00

Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketaren kanporaketa bat ospatuko da igandean, Astigarragan, Zipotza Elkartean. 18:00etan hasiko da saioa eta Astigarragako bertso taldea Zarauzko Tulipanen aurka lehiatuko da. Ondoren barrikote bat antolatu da bakailu tortilla eta gaztarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!