Garagardoa eta errefuxiatuen egoera, otsaileko gaiak

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Bi ikastaro-tailer antolatu ditu Astigarragako AEK euskaltegiak otsailerako. Bi gai landuko dira: garagardoa nola egin eta errefuxiatuen egoera gaur egun. Aurrenekoa hilaren 13an izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara, Zipotza elkartean; Hernaniko Otsaihen garagardogile berrien eskutik. Bigarrena, aldiz, hilaren 21ean izango da, kultur etxean. Izena emateko: zilegieskola@aek.eus, 663 04 33 14 edo zilegieskola.blogspot.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!