Jaime Romero txapeldun Anoetan, kadete mailako Donosti Berrirekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Kluben koparen azkeneko jardunaldia jokatu zuen Jai­me Romero kadete astigartarrak igan­­dean, Anoetako belodromoan. Bere klubarekin, Do­nos­ti Berrirekin hartu zuen parte, eta podiumeko gailurra ukitzeko aukera izan zuten, beraiena izan baitzen talderik onena.

Emanaldi bikaina, Romerok
Kadete mailan, Telmo Sem­pere­­na lesioagatik bajan egonda, Jaime Romero izan zen jardunaldian Astiga­rraga ordezkatu zuen txirrindulari bakarra, eta ez nolanahi! Emanaldi bikaina eskaini zuen, eta bakarkako probetan erreferente izan zen. 
Bere lanak, eta baita taldeak abiadura eta jazarpen probetan borrokatutakoak, txapeldun izatera eraman zituen. 
Sailkapenean, bigarren gelditu zen Asturiasko Selek­zioa, 13 puntura. Hirugarren izan zen Lezoko Allerru taldea, bigarren postutik oso gertu.

Urko Semperena, Gipuzkoako selekzioarekin
Urko Semperena ere baja izan zen Donosti Berriren junior taldetik; hala ere, azpitxapeldun izan ziren Anoetan. 
Gipuzkoako Selekzioak deituta Bourdeauxeko belodromoan izan zen Sempe­rena astigartarra egun berean, Madisongo Neguko Txapelke­ta jokatzeko. Bertan, hamargarren izan zen kanporaketa proban, puntuaketarena irabazi zuen, eta zilarrezko do­mina etxeratu zuen Madison proban, Imanol Isasa oiar­tzuarrarekin batera egindako lana bikainagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!