Bikain ari dira pilotari goizuetarrak, Malerrekako Txapelketan. Elite mailako finalerako sailkatu da Iker Salaberria, Ibai Arratibelekin, 22-16 irabazita, asteazkenean, Iraitz Zubizarreta eta Beñat Garmendiari.
Alebin eta jubenilek, berriz, bihar goizean jokatuko dituzte final laurdenak: Etxeberria eta Apezetxea, 10:00etan Sunbillan, Elosegi eta Egigurenen kontra; eta Aizkorbe eta Apezetxea, Donezteben 10:00etan, Egiguren eta Olidenen kontra.
Euskal Herriko Txapelketan, bere aldetik, Aizkorbek eta Apezetxeak 22-15 irabazi zieten, Lizundia eta Garciari. Eta Txukun Lakuaren kontra ariko dira gaur, Lakuan, 16:30etan. Iker Salaberriak, aldiz, Miguel Soroa txapelketan jokatuko du 10:45etan Tolosan, Aldaverekin, Iribarren eta Aizpururen kontra.
Beste hiru partidu ere badituzte goizuetarrek, gaur: benjaminetan, Salaberria-Salaberria 10:00etan Burundan; eta alebinetan, Etxeberria-Apezetxea Betelun 10:30etan; eta Legarreta-Elizegi, Lekunberrin 12:00etan.