Ion Areitio abilena, Fagollagan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Trialsin erakustaldia izan zen aurreko igandean, Fagollagan. Gipuzkoako Txapelketaren aurreneko proba izan zen, eta aurten ere, Ion Areitio hondarribiarra nagusitu zen, 2:37 denborarekin, pronostikoak betez. Aurre­tik ere, hiru aldiz irabazita zen Areitio Fagollagan, eta aurrea hartu zien Saenz de Ormijanari eta Gorka Susperregiri, eliteen artean.
Junior/senior kategorian, berriz, Unai Gomez izan zen onena; kadeteetan, Andoni Perez; infantiletan Josu Perez; alebinetan Danel Moreno; eta benjaminetan Urko Rios.
Guztira, 29 lagunek erakutsi zituzten beraien trebeziak; horietako asko, oso gazteak. Sei pistako ibilbidea prestatu zuten antolatzaileek, eta hiru orduz aritu ziren partehartzaileak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!