Santa Ageda bezpera da gaur, eta ohiturari hutsik egin gabe, kantuan aterako dira ereñotzuarrak ere. Arratsaldeko 16:00etan jarri dute elkartzeko zita, Ur Mia elkartean, santa eskean atera nahi dutenentzat.
Bertatik, Pagoagara joango dira, eta han hasiko dute buelta, kantuan, etxez etxe eta baserriz baserri.
Pagoagatik Lastaolara bitarteko etxeetan abestuko dute, eta Larre Gain izango dute azkeneko geltokia. Han, ordea, kantatu bakarrik ez, afari ederra ere egingo dute!