Zita berezia daukate gaur aranoarrek, Herrigintza Eskolen barruan. Izan ere, azaroan hasitako lana borobilduko dute: Soinuen Ibilbidea osatuko dute, alegia.
Azaroan izan zuten Herrigintza Eskolen saio bat, eta horretan, kainaberazko zintzilikarioak egin zituzten, haur eta gaztetxo aranoarrek, Jaione eta Arantza Iturberen gomendioei jarraituz.
Toki jakinetan jarriko dituzte zintzilikarioak, Soinuen Ibilbidea osatzeko.
Ura eta haizea, soinu iturri
Zintzilikario horiek, haizearekin edota urarekin eginen dute soinua, eta hori kontutan hartuta, toki jakin batzuetan jarriko dituzte.
Gaur eginen dute azkeneko pauso hori: Soinuen Ibilbidea osatzeko, kainaberazko zintzilikarioak jartzea.