Bukatu da argazki erakusketa, Xabier Arnaiz, Pablo Bengoetxea, Maria Mamerta, Isidro Rodriguez eta Mendi Urruzunok jarritakoa. Orain, Nagore Legarretaren Hysteron erakusketari utzi diote tokia, Biterin. Baina aurretik, eskerrak eman nahi izan dizkiete erakusketatik pasa diren herritarrei, eta zorionak eman dizkiote 152 errifa zenbakiaren jabeari; berak irabazi du argazki liburua.