Inauteriak, hurrengo azokarako gai nagusi

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Otsailaren 11n egingo da hil honetako Bigarren Eskuko Azo­ka, 11:30etatik 13:30etara Atsegindegin, eta berezia izan­go da, Inauterietako ma­te­riala tru­katuko baita.
Postua jarri nahi duenak zabalik dauka izena emateko epea, ostegunera arte, Be­rre­ra­bilpen zentroan (Nafar Ka­lea, 19) edo 682 741 366 eta 943 506 341 telefonoetan. Baina postua jarri nahi ez duenak ere, izango du aukera Inau­te­rietako mo­zorro eta materiala trukatu eta berrerabiltzeko. Izan ere, gor­dailu-salmenta zerbitzua ja­rriko da; 09:00etatik 10:30etara postu bat irekiko da, saldu nahi dena bertan uzteko. NANa erakutsi eta zein preziotan  saldu nahi den besterik ez da esan behar; beti ere, 100 eurotan baino gutxiagotan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!