Elkar ezagutzeko eguna gaurkoa, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Aurreneko bost hilabetee­tarako helburuak zehaztu ditu Kanika Aisialdi Taldeak, eta gaur jarri dute aurreneko zita, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteekin biltzeko, 16:30etan, Biteriko plazan. Eguraldi txa­rra eginez gero, Atsegindegira mu­gituko direla jakinarazi dute.

«Aisialdi aukera berria»
Herriko hainbat gaztek osa­tzen dute Kanika Aisialdi Tal­deko begirale taldea. «Hel­bu­rua da, herriko haur eta gaz­teekin batera aisialdi aukera berria sortzea, eta balio eta harreman askeak sustatzea».
Horregatik, haurren parte-har­tzea bultzatu nahi dute, «feminismoa, eko­logia eta euskera oinarri». 

Hilean, bi larunbat
Gaurkoa izango da aurreneko zita, baina ekainera arteko egutegia ere osatu dute. Hu­rrengo zita, adibidez, hi­la­ren 18an izango da.
Aurrena, elkar ezagutu eta taldea finkatzea izango dute helburu, eta ondoren, ha­rre­ma­nak send­o­tze­ko ekintzak egi­tea. Horre­la, egun pare ba­teko irteerak egi­tea ere pro­posatu dute. 

Izena eman
Parte har­tze­ko eskatu du­tena da, izena ema­­­tea: bit.ly/Ka­ni­kaI­zen­Ema­tea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!