Aisialdia antolatzeko modu berri bat bihar, Kanikarekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 3a, 01:00

«Herriko haur eta gazteekin batera aisialdi aukera berria sortuz, balio eta harreman askeak sustatzea» da Kanika Aisialdi Taldearen helburua.
Hainbat gaztek osatu dute begirale taldea, eta haurren parte hartzea sustatu eta aisialdia elkarrekin antola­tzeko asmoa azaldu dute, «feminismoa, euskera eta ekologia oinarri». 
Bihar jarri dute aurreneko zita, 16:30etatik 19:30etara, Biteriko plazan, eta aurretik izena emateko eskatu dute: bit.ly/KanikaIzenEmatea. Informazio gehiagorako, li­bu­­rux­ka ere jarri dute eskura: bit.ly/KanikaPDF.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!