‘Oinatzak’ emanaldia ikusteko, sarrerak salgai gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 13a, 01:00

Emanaldi berezia eskainiko dute, martxoaren 4an, Herna­niko bi taldek: Ttarla dantza taldeak, eta Bitartean musika taldeak. Hernaniko kiroldegiko frontoian izango da, gaueko 22:00etan hasita, Oinatzak ize­neko ikuskizun berria: «gau berezi bat pasa nahi baduzue, animatu gure emanaldia ikus­tera», aurreratu dute.
Sarrerak gaur bertan jarriko dituzte salgai, 5 euroan, herriko hiru tabernatan: Rufi­non, Garinen eta Txilin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!