Tiraldi ederrak eginda, 5garren daude Goenaga eta Arrospide

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Ederki moldatu ziren etxean, Bi­nakakoaren hirugarren tiraldian, Antonio Goenaga eta Miguel Arros­pide. 91 brila bota zituzten bien artean, eta tiraldiko hirugarren bikote onena izan ziren. Sailkapen nagusian, gainera, 5garren daude, 4garren bikotearekin berdinduta, 179na brilarekin. 186 dauzkate liderrek, Joakin eta Antonio Izagirrek.
Ez ziren aurrekoan bezain fin ibili Antonio eta Ibon Miner, eta 83 brila botata, 8garren daude orain, 175ekin. Hala ere, erregularitatean oso goran dago Ibon Miner, 15ga­rren postuan, 177 brilarekin.
Bihar, berriz, Idiazabalen daukate tiraldia, bertako festetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!