‘Axeriak’ taldeko korrikalariak, protagonista Ulian

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Aurreko igandean jokatu zen Herri Ametsa Talaia mendi lasterketa, 14,5 kilometrokoa, Ulia mendian barrena; eta protagonista izan ziren, Axeriak taldeko korrikalariak. Taldeko hamabost lagunek hartu zuten parte, eta aurreneko postuetan sailkatu ziren, hiru hernaniar: elkarrekin helmugaratu ziren Xabi Intxauspe, 5garren, eta Gonzalo Alzaga, 6garren; eta 6garren sailkatu zen, baita ere, Itsaso Martinez. Aurre­ne­ko hamarretan sartzetik gertu egon zen Joseba Del Valle de Lersundi, 12garren postuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!