Bihar iritsiko dira Hungariako kaldereroak Hernanira, baina Elizatxo eta Langileko ikasleek gaur kolpatuko dituzte paderak; aurrenekoek eskolan, 16:00etan, eta bigarrenak kalera aterako dira 15:00etan, Meabetik. Eguraldi txarra eginez gero, talde bakoitza bere eraikinean geratuko da.