Udaleko Berdintasun Kontseiluak bultzatuta, Jabetze Eskolak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea ireki da, otsailaren 13ra arte. Interesa duenak Plaza Feministara jo dezake, edo idatzi: maialen-a@hernani.eus edo marijo-m@hernani.eus.
Lau ikastaro berriak dira, eta beste hiru, dagoeneko martxan daudenak. Haurtzaindegi zerbitzua izaten da denetan.
Nigan dauden emakumeak.
Apirilaren 22an, 10:30-14:30, Plaza Feministan. Ianire Estébanez Castaño irakaslearekin, gaztelaniaz eta doan.
Bazen behin... ni! Ipuinak emakumeon jabetze tresna.
Martxoaren 7tik maiatzaren 9ra, asteartetan, 18:30-20:30, Plaza Feministan. Dorleta Kortazar Alkoz irakaslearekin, euskeraz eta 16 euroan.
Plazerra al da heltzea? Emakumeak menopausiaren aurrean.
Otsailaren 15etik martxoaren 29ra, asteazkenetan, 15:00-17:00, Biterin. Pepa Bojó Ballester irakaslearekin, gaztelaniaz eta 16 euroan.
Maitasun erromantikoaren inguruko tailerra.
Neska gazteei zuzendua. Apirilaren 8an, 18:30-20:30, Plaza Feministan. Nerea Altxu Marqués irakaslearekin, euskeraz eta doan.
Munduko emakumeen literatura: amerikar kontinentea.
Ekainera arte, hileko aurreneko ostegunetan, 18:30-20:30, Plaza Feministan. Mertxe Tranche Iparragirre irakaslearekin, gaztelaniaz. Dagoeneko martxan dago.
Begiradak zorroztu: euskal kultura eta begirada feministak.
Otsailaren 16an eta martxoaren 2, 23 eta 30ean, 18:00-20:00, Plaza Feministan. Iratxe Retolaza Gutierrez irakaslearekin, euskeraz eta 8 euroan. Dagoeneko martxan.
Batukada feminista.
Otsailaren 3 eta 17an eta martxoaren 3 eta 24an (ekainera arteko egunak, zehazteke), 17:30-19:30, Langile ikastolako Laubidieta eraikinean. Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi irakasleekin, euskeraz. Dagoeneko martxan dago.