Galdu, Mundarro Petritegik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 8a, 01:00

Mundarro Petritegik azken bi hilabetetako lehen partida galdu zuen, 0-1, pasa den asteburuan Trintxerperen aurka Erregional Preferente mailan. Lehen zatian partidua orekatua joan zen gol aukera haundirik gabe. Bigarren zatian, Trintxerperen kontraeraso azkar baten ondoren, iritsi zen gola. Moreak saiatu ziren eta aukera garbiren bat ere eduki zuten, baina langak eta aurkari heldu baten lan onak zapuztu zituzten berdinketaren aukerak. Asteburuan Deusto izango da aurkari Zarkumendegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!