Astelehenean gertatutako eraso matxista bat salatu du Udalak: «eraso sexista hau erabat gaitzesi eta salatzen dugu, emakumeen askatasunaren aurkako erasoa delako, eta beraz, guztion aurkako erasoa delako».
Ertzaintzak jakinarazi du emakumeak erasoa salatu zuela astelehenean, eta ustez erasoa egin duena atxilotu zutela. Epailearen aurretik pasa ondoren, aske geratu da.
Bi herriak, elkarlanean
Erasoa Hernanin egin bazen ere, Udalak jakinarazi du «salaketa beste herri bateko Ertzain-etxean jarri» zela, eta horren ondorioz, «ikerketa eta prozedura guztia, salaketa jarri den Ertzain-etxetik bideratzen» ari direla, «bi polizien arteko elkarlanean».
Era berean, gogorarazi nahi izan du «jendarte matxista honen aurka lan egitea denon ardura» dela.