Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak Hysteron erakusketa jarriko du bihartik aurrera, Biteri kultur etxean. Inaugurazioa arratsaldeko 19:00etan izango da, eta hilaren 16ra arte egongo da aukera, kamera estenopeikoekin egindako argazkiak ikusteko. Diziplina bat baino gehiago nahasten dituen emanaldi bereziak itxiko du erakusketa, hilaren 16an.