Urteko aurreneko kontzertua emango dute gaur Garik eta Maldanberak, Hernani’n Musik atalaren barruan; 20:00etan izango da, Biterin, eta sarrerak salgai daude 7 euroan.
Estutu izeneko lan berria aurkeztuko du abeslariak, Natxo Beltran bateriajolea, Ekaitz Fernandez bajista eta Miguel Moyano gitarrista lagun.
Beste bi, maiatzera bitartean
Hernani’n Musik atalaren barruan, beste bi kontzertu izango dira maiatza bitartean; Zea Mays, martxoaren 17an, eta Aritz Ostolaza saxofoijole hernaniarra, maiatzean.