Garagardo tailerra, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 1a, 01:00

AEK euskaltegian garagardoa egiten ikasteko aukera izango da, datorren Zilegi Eskolan. Otsailaren 7an izango da, 18:00etatik 20:00etara euskaltegian, eta izenematea irekita dago, 2 euroan, zilegieskola@aek.eus helbidean, 663 04 33 14 telefonoan edo zilegieskola.blogspot.com blogean. Otsaihen garagardoa egiten duten hernaniarrek gidatuko dute saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!