Hernanin, Antziola 62 helbidean dago Helduen Hezkuntzako Ikastetxea, eta matrikulazio epea ireki du, otsailaren 17ra arte. Klaseak ematen dira 18 urtetik gorakoentzat, Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzeko, euskera eta ingelesa ikasteko edota, atzerritarra izanez gero, gaztelania ikasteko. Klaseak goizez, arratsaldez edota gauez ematen dira. Izena eman edo informazio gehiago eskatu nahi izanez gero, zentrora joan edo deitu 943 33 53 18 telefonora, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara eta astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara.