Hiru hernaniar, podiumean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 1a, 01:00

Maitane Guerrero hernaniarrak sasoi ederrean jarraitzen du, eta garaipen berri bat lortu du, asteburuan; Idiazabalgo XXXVII. Krosa irabazi zuen, 10 km pasatxo egiten emakumetan azkarrena izanda. Bestalde, Donostiako LXII. Krosa izan zen igandean hipodromoan, eta atleta hernaniarrak bikain aritu ziren. Gorka Lopez de Arregi infantilak aurreneko egin zuen, eta Amaiur Velez alebinak hirugarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!