Gaixo kronikoentzako tailerra, beste gaixo kronikoen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 1a, 01:00

Osakidetzako Osasun Es­ko­lak martxan jarritako Pa­zien­te Bizia programaren barruan, gaixo kronikoen bizi kalitatea hobetzeko ikastaroa emango da Hernaniko anbulatorioan, otsailaren 14tik aurrera. Izenematea debalde da.

Gaixoak, irakasle onenak
Paziente Bizia programaren helburua da gaixotasun kronikoak dituztenek beren burua zaintzen ikastea, eta norbere osasun egoera hobetzeko ohitura onen berri jakitea.

Aurreneko saioa asteartearekin izango da, baina hurrengoak, asteazkenetan, goizez.


Era berean, programa honen baitan ikastaro bat egiten dutenek, aukera daukate ondoren beste gaixo batzuei ikastaroak emateko. Izan ere, gaixotasun kronikoren bat daukana da ondoen dakiena, horrek zein eragin fisiko, psikologiko eta sozial dituen. Horrela, profesional sanitarioen lana osatzea bilatzen da, gaixotasun kronikoren bat dutenei edo haiek zaintzen dituztenei erakusten baitzaie gaixotasuna ulertzen eta norbere osasuna zaintzeko erabaki egokiak hartzen.

Tailerra, zazpi astez
Programa horren baitan antolatu da Hernanin, Nire osasuna biziki zainduz tailerra. Otsailaren 14an hasiko da, asteartearekin, eta hurrengo sei astetan, asteazkenetan emango da, goizeko 10:30etatik 13:00etara.
Debalde izango da, baina izena eman behar da anbulatorioan, sendagile edo erizainari esanda, 943 00 65 51 telefonora deituta edo osasuneskola@osakidetza.eus helbidera idatzita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!