Urtero bezala, Santa Ageda bezperako kale buelta egingo du Aiztondo abesbatzak larunbat honetan. Arratsaldeko 19:00etan aterako dira udaletxeko plazatik, eta 20:30ak aldera bukatuko dute, Ikatzan. Ondoren, Ipintza sagardotegian afalduko dute. Hainbat entsaio ere egingo dituzte, kultur etxean: atzo egin zuten gizonezkoena; emakumezkoena gaur izango da, 20:30etan; eta etzi elkartuko dira denak, 20:00etan.