Bolada onarekin jarraitu eta zazpigarren garaipen jarraia lortu nahi zuten moreek asteburu honetan, baina ezin izan zuten. Irungo Dunboa taldea izan zuten aurrez aurre astigartarrek, eta gogor borrokatu arren, 1-1 berdinduta egin zuten etxera buelta.
Aurreneko zatian, atzetik
Urduri hasi zuten norgehiagoka astigartarrek, eta ondorioz, etxekoek izan zuten aurreratzeko aukera. 1-0 jarri zuten markagailua, atsedenaldia iristear zela.
Atsedenean indarrak berreskuratu, eta jokoaren jaun eta jabe bihurtu ziren Mundarroko mutilak. Ordu laurdena pasata, eta bi abixuren ondoren, berdinketa lortu zuten hauek, Beñaten golari esker.
Bigarren gola egiteko aukera ere izan zuten, Oierrek batez ere, baina ez zuten lortu.
Beheko taldeekin distantzia areagotzeko, aukera
Moreek gehiago merezi izan bazuten ere, sailkapeneko beheko taldeengandik pixka bat gehiago aldentzeko aukera ematen dien puntua lortu zuten. Emaitza honekin, Dunboa 4 puntura jarri da.