«Udal taldearen interes eta lan egiteko gogo faltaren aurrean, EH Bilduk hartu du antolatzeko ardura»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 1a, 01:00

Aurten ere, Saharako errefu­xiatu kanpamenduetara bi­dal­tzeko, janari-bilketa jarri da martxan Astigarragan. Herri Eskolak eman zion hasiera urtarrilaren 23an, eta EH Bilduk hartu zion lekukoa aurreko larunbatean. Biga­rren honetan «herritarren txanda» dela azaldu du EH Bilduk, ohar baten bitartez. 

Sei komertzio, ekimenean
Bilketa, XIII. Sahararen aldeko euskal karabanaren Piztu Itxaropena ekimenaren bai­tan kokatzen da, eta herriko sei komertziotan eman ahal izango dira jakiak, ostiralera arte: herrian dauden bi Covi­ranak, Tomas Alba kaleko Isa­bel eta Norberto Almandoz plazako Mamen; Ezpela belar-dendan; Alicia fruta-dendan; Zubitxon; eta Eroski supermerkatuan. 
Bertan utzi ahal izango dira, hain zuzen: arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea eta sardinak oliotan, konpresak edota azukrea.

«Arduragabekeria izango litzateke ez antolatzea»
Udalak antolatu izan duen ekimena da hau, hori dela eta egin du kritika Astigarragako EH Bilduk: «oraingoan ere, iaz bezala, Udal Gobernu taldeak uko egin dio ekimena antola­tzeari. Iaz ez zuten azalpenik eman, eta aurten egoera berean gaude. Oraingoan ezin dute erabili zerbait berria balitz bezala, eta Udalak antolatzen zuenaren ezjakin­ta­suna zutenik. Udal taldea­ren interes eta lan egiteko gogo faltaren aurrean, EH Bilduk hartu du antolatzeko ardura».
Gainera, diote, «garrantzia haundiko ekimena dela, eta urteetan, Astigarragak eran­tzun paregabea eman duela jakinda, kanpaina ez anto­latzea arduragabekeria izan­go litzakeela uste dugu».
Horregatik guztiagatik, herritarrei dei egin diete beraien aletxoa jarri dezaten: «Saharako kanpamenduan bizi diren haur, emakume, agure eta bertako biztanle guztiek, gure babesa eta la­guntzatxoa jaso dezaten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!