Mapa Morearen prozesuko emaitzak, Udalaren web orrian

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 1a, 01:00

Mapa Morea lantzeko par­te­hartze prozesua jarri zuen martxan Udalak urte buka­e­ran, «herriaren hirigintza-antolaketa genero ikuspegitik az­tertu eta mapa osatzeko».    
Dagoeneko eman diote bu­kaera prozesuari, eta au­rre­ko asteartean, urtarrilaren 24an, egin zieten aurkez­pena Udal ordezkari eta tek­ni­kariei. 

Hainbat saio partehartzaile egin dira Mapa Morearen prozesuan zehar: tartean, Herri Eskolan edota zaharren egoitzan.

Iritzi eta proposamenekin, txostena
Udalak azaldu du txosten batean jaso dutela ber­tan azaldutakoa, hau da, «aza­roaren amaieran eta aben­­­dua­­ren hasieran antola­tu­ta­ko partehartze saioetan jaso­tako bizilagunen ideiak eta iritziak». Txosten hori Udala­ren web orrian egongo da ikusgai aste honetan bertan.
Lan hori osatzeko, «ekar­pen guztiak fitxa ezberdine­tan jaso dira. Horietan adie­raz­ten dira herritarren iritziz, udalerriko auzo eta leku ez­ber­dinetako alde positiboak eta negatiboak». Gainera, iritzi eta proposamen horiei, diagnostiko teknikoa ere, gehitu dio Udalak. 
Hainbat saio, horretarako 
Informazio hori jasotzeko, hainbat saio partehartzaile an­tolatu direla azaldu du Udalak: «esaterako, Herri Es­kolako DBH 3 eta 4. mailako ikas­leekin, zaharren egoitza­ko kideekin eta baita pleno aretoan izandako bilera ireki batera bertaratu nahi izan zuten bizilagun guztiekin». 

Ibilaldia, aurrerago
Mapa Morearen prozesu par­tehartzailean azaleratu­tako­ak, ibilaldi baten bidez azal­tzeko asmoa ere azaldu du Udalak: «aipatu diren leku­eta­tik abiatuta, ibilaldi bat antolatuko da bizilagunekin egingo dena». Data oraindik ez dute zehaztu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!