Hamaika puntuko Plenoa izango da gaur, 19:00etan hasita, udaletxean. Horietako bat mozio bat izango da, zoru-klausulen inguruan herritarrei aholkularitza zerbitzua emateari buruzkoa.
Mugi txartela, Karabel eta ordenantza fiskalak
Landuko diren beste hamar gaien artean, aztertuko da Mugi txartelaren eta horrekin batera, Hernaniko Hiribusaren 2017ko tarifak berrestea. Baita ere, Karabeleko Plan Bereziaren behin betiko onarpena, edota 2017ko Ordenantza fiskalen inguruko aktetan akatsak zuzentzeko proposamena.
Bestalde, hainbat kreditu aldaketaren berri emango da, Kontu hartzaileak hainbat ohar emango ditu, eta Auzitegi Nagusiak Udalak jarritako apelazio errekurtso bati emandako epaiaren berri ere emango da.