Aurten ere Mintzodromoa antolatuko du Udal Euskaltegiak; otsailaren 23an egingo da, 10:00etan eta 19:00etan, eta izenematea irekita dago otsailaren 14ra arte, 943 331 896 telefonoan edo euskaltegi@hernani.eus helbidean. «Euskera ikasten ari bazara edota ikasi bai, baina gehiegi egiten ez baduzu, aukera ederra duzu praktikan jartzeko; egunerokoan euskeraz egiten baduzu ere, animatu», egin du deia, Udal Euskaltegiak.