Lizeagako Gibelalde auzo elkartean izena eman edo bazkidetza berritzeko aukera izango da gaur eta gaur zortzi elkartean, 19:30etatik 20:30etara. Kalean ere jarriko dituzte postuak; otsailaren 4an Larramendi kalean, 12:30etan, eta 11n, Victor Hugo kalean, ordu berean. Bestalde, urteko Batzar Orokorra otsailaren 15erako deitu dute, 19:00etan.