Emanaldi berria aurkeztuko dute Ttarla dantza taldeko dantzariek martxoaren 4an, Oinatzak izenburupean. Aurtengoan, Bitartean musika taldearekin batera eskainiko dute ikuskizuna. Kiroldegiko frontoian izango da, gaueko 22:30etan, eta dagoeneko salgai dauzkate sarrerak Garin, Rufino eta Txili tabernetan, 5 euroan.