Kepa Alvarez hernaniarra Greziara joan-etorrian ibili da, bertako errefuxiatu kanpamenduetan elikagaiak banatzen laguntzen. Hain zuzen, lan horretarako furgoneta bat erosi, eta esnez beteta eraman zuen Ellinikora. Bertan utzi du, Sos Errefuxiatuak elkarteak errefuxiatuei elikagaiak banatzen jarraitu dezan. Honek guztiak, ordea, gastuak eragin ditu, eta kontu korrontea irekita dago Bankoan, lagundu nahi duenarentzat: ES16 0138 00 1950 0010778930/BIC BKOAES22XXX/ Titularra: Kepa Alvarez Baz SOS Refugiados Hernani.