Ikasturte honetan euskera ikasten ari direnentzat, beka deialdia zabaldu du Iparmankek, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak. Guztira, 11.802 euro banatuko ditu, hamabi udalerritako biztanleen artean; tartean, Arano eta Goizuetakoak. Asteazkenean zabaldu zen eskaerak aurkezteko epea, eta irailaren 15era arte izanen da aukera, udalerri bakoitzeko udaletxean. Ikasle bakoitzak, gehienez ere, 698 euroko dirulaguntza jaso ahal izanen du.