Hernanin bildutako esnea iritsi da Greziako Elliniko biltegira, eta ez hori bakarrik; baita errefuxiatu kanpamenduetara ere.
«Hogei errefuxiatu kanpamendutan baino gehiagotan izan gara esnea banatzen. Hamar egunetan, 5.000 kilometro baino gehiago egin ditugu Grezian barrena; Mazedoniako mugatik hasi eta Patras hiriraino, eta handik Peloponesoraino», azaldu du Kepa Alvarez hernaniarrak.
Esnea biltzeaz gain, Kepa Alvarezek eta SOS Errefuxiatuak Hernani taldeak furgoneta erosi zuten, Ellinikoko biltegiko elikagaiak kanpamenduetara eramateko lanak errazteko. «Harrera beroa egin ziguten. Pankarta batekin ongietorria egin ziguten, eta eskerrak eman zizkiguten, euskeraz eta arabieraz». Orain, furgoneta Grezian lanean ari den SOS Errefuxiatuak taldeari eman diote, banaketa lanetan jarraitu dezaten.
«Gure misioa bete dugu, baina furgonetaren kostua eta bidaiaren gastuak ordaintzeko 10.000 euro falta ditugu»
Beste bultzadatxo bat
Azken bultzadatxoa eskatu die Alvarezek hernaniarrei. «Gure misioa bete dugu, baina furgonetaren kostua eta bidaiaren gastuak ordaintzeko 10.000 euro inguru falta ditugu». Kontu korronteak zabalik jarraitzen du Bankoan: ES16 0138 00 1950 0010778930/BIC BKOAES22XXX/ Titularra: Kepa Alvarez Baz SOS Refugiados Hernani.