Astearte eta ostegunero, arratsaldeko 16:45etan eskolako areto nagusian egiten den ludotekaz gain, Gurasolagun tailerra egiten dute hilean behin. Jakinarazi dute hilabete honetakoa otsailaren 14an, asteartez, egingo dutela, arratsaldeko 18:00etan. Horretarako, ezinbestekoa izango da, aurrez izena ematea Herri Eskolan bertan, edota AEK euskaltegian.