300 pertsona inguruk kiroldegiko pista nagusiko harmailak ia bete zituzten atzo, urtero, Hernaniko Gimnasia Erritmikoko klubak, antolatzen duen kurtso hasierako erakustaldia ikusteko. Bertan izango ziren hirugarren mailatik gorako gimnasta guztiak; hau da, benjamin mailatik hasi, eta senior mailara bitartean daudenak.
Horiez gain, aurten aurrenekoz sortu den gimnasia akrobatikoko neska-mutilek ere parte hartu zuten erakustaldian; Lehen Hezkuntzako 2garren eta 4garren mailakoak dira, hain zuzen.
Horien guztien partehartzearekin, beraz, 32 dantza ikusi ahal izan ziren pista nagusian; erdia bakarkako lanak eta ikusleak ase bete zituzten.