Arrieta eta Araiztegi, azpitxapeldun

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 30a, 01:00

Ariane Arrieta eta Amaia Araiztegik ezin izan zuten Euskal Herriko kluben arteko Kopako finala irabazi Gasteizko Errekaleorren aurka. Beraz azpitxapeldun geratu dira. Nagore Martin eta Laura Saez arabarrak 30-13 irabazi zieten hernaniarrei Mallabian jokatutako finalean. Beste final bat ere jokatu zen, baina ez zegoen hernaniarrik.
Nahiz eta markagailuan alde haundia egon, partidu ona jokatu zuten lau pilotariek. Hasierako akatsak garesti ordaindu zituzten Arrieta eta Araiztegik eta atzetik ibili ziren neurketa osoan. Errekaleorreko aurrelariari ezin izan zioten tantu bakar bat ere sartu. Nagore Martin fisikoki eta teknikoki, gaur egun, Euskal Herriko aurrelaririk hoberena dela esan daiteke. Eta Laura Saez atzelariak oso ongi eutsi eta ezker horma ongi bilatzen duen pelotaria da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!