Txertatu Merkatuan proiektuan izena emateko azken eguna gaur da. Programak Euskadin laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukerak eskaintzen dizkie 500 gazte baino gehiagori. Aurten lan bertikaleko proiektua burutuko da urtarrilaren 31n hasi eta ekainaren 9ra arte. Guztira 12 pertsonek parte hartu ahal izango dute. Inskripzioak Andoainen, Urigain Etxean, La Salle Etorbidea, 6 helbidean egin ahal izango dira.