Trialsin ikuskizun ederra Fagollagan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 30a, 01:00

Fagollagako trialsin zirkuitoak, 20. aldiz, Gipuzkoako Txapelketa hartu zuen atzo. 25 kirolari inguru izan ziren bertan bere abileziak erakusten. Denak gazteak eta horietatik 10-15, benetan, gaztetxo hurbildu ziren Hernanira. Iparraldeko partaide bat baino gehiago ere egon zen. Giroa lagun zutelarik, lehendabizi prestatutako sei pistak igaro zituzten eta hiru orduko iraupena izan zuen txapelketak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!